Kontsumo Saila

Zer da K.I.U.B.?
KIUB (Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa) Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrei zuzenduta dago.

Zertarako da KIUB?
- Ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile eta erabiltzaile izateagatik herritarrek dituzten eskubideak nola babestu azaltzeko.
- Enpresekin elkarrizketak izateko, horrez bidez kontsumitzailearen eta enpresaren artean adiskidantzazko akordio bat lortzeko.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak bideratzeko. Enpresekin harremanetan jartzen gara kasuaren berri emateko eta, behar izanez gero, dagokion erakundeari bidaltzen dizkiogu.
- Erreklamazio-orriak bideratzeko eta, behar izanez gero, administrazioari bidaltzeko.
- Kontsumoari buruzko heziketa- eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko (hitzaldiak, lehiaketak, prentsako artikuluak eta abar).
- Kontsumoko gaiekin zerikusia duten beste zentro publiko edo pribatuen helbide eta eginkizun nagusiak adierazteko.

Nork erabil dezake KIUB?
- Ondasunak erosten eta/edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, baldin eta eurek badira azkeneko hartzaileak.
- Ondasunak eta zerbitzuak erosi, biltegiratu, erabili edo kontsumitzen dituzten pertsonek  ezin izango dituzte KIUBen zerbitzuak erabili ez badira azkeneko hartzaileak.
- KIUBek esku hartzeko, erreklamazioa aurkezten duen pertsona mankomunitateko udalerrietako batean erroldatuta egon behar da.
- KIUBek informazio-eskaera guztiei erantzuten die.

Zein kasutan ezin dezake esku hartu K.I.U.B.ek?
- Partikularren arteko harreman pribatuak direnean.
- Auzibidean dauden eztabaidak edo epai judizial bidez ebatzitako eztabaidak direnean.
- Erreklamazioa administrazio publiko baten aurka jarri bada.

Nola egin kontsultak, kexak eta erreklamazioak?
- Kontsultak aurrez aurre, telefonoz, posta-elektronikoz, gutun bidez edo fax bidez egin daitezke.
- Kexak eta/edo erreklamazioak egiteko, KIUBek dituen kontsumitzailearen arretarako guneetara jo behar da aurretiaz hitzordua eskatu ondoren.

Ordutegia:
- Lemoiz: Astearteetan (10:30 - 12:00)
Hitzordua eskatu behar da telefono zenbaki hauetan: 946762674 / 946579281

"edo, bestela, erabili gure web-orriko TRAMITEAK ONLINE aukeran: www.uribekosta.eu"

  • Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea