Hezkuntza eta irakaskuntza

Lehen Hezkuntzako Ikastetxea 

  • Helbidea: Urizar auzoa, 1 
  • Telefonoa: 94 687 90 74 
  • Faxa:94 687 90 74 
  • Posta e.: 015336aa@hezkuntza.net 
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
Escuela de Lemoiz 

Lemoizko Eskola

Gure herriko eskola duela urte gutxi hasi zen 13 umeekin eta aurten 68 ikasle ditugu eta datorren ikasturtean eskolaren eskaintza beteko dugu: 2 urteetatik 6. maila arte.

Eskola txikia izan arren hiru eraikinetan banatuta gaude, batean Haur Hezkuntza daukagu, beste batean Lehen Hezkuntza eta hirugarrenean jantokia, baina denak oso gertu ditugu, herriko plazaren inguruan.

Geletan, umeak zikloka daude, gela batean 2 eta 3 urtekoak bi andereñoekin, beste batean 4 eta 5 urtekoekin eta abade etxean, beheko pisuan 1. eta 2. mailakoak eta goiko pisuan 3. 4. eta 5. mailakoak bi taldetan banatuta.

Gure lanean betidanik saiatu gara berriztatzaile izaten eta proiektuen bidez lan egiten dugu, non ikasleek hiruhilabeteko bakoitzean gai bat aukeratzen dute eta gai honen inguruan curriculumeko arlo guztiak lantzen ditugu.

Honetaz gain, Ikas Komunitateen proiektuan gaude eta honekin komunitate osoa umeen heziketan inplikatzen saiatzen gara, heziketa guztion ardura dela uste baitugu.

Gure lehenengo aurkezpen txiki hau amaitzeko, esan behar dugu datorren urtarrila 31tik otsaila 11 arte matrikulazio epea zabalik egongo dela eta oso pozik egongo garela gure eskola ezagutzera etortzen bazarete.

Gure datuak hauexek dira: