Euskara

 
Logoa

"Lemoiz euskeraz" izenburua dauka Lemoizko Udalaren aldetik euskerearen alde aurkeztu dogun ekimenak. Egitasmo honen bitartez, gure udalerrian euskerearen erabilerearen sustapenagaz dogun atxikimendu irmoa adierazo gura dogu.

Hau ez da goiburu erakargarri hutsa; Lemoizko Udaletik bultzatu gura doguzan mezua eta kanpaina askoz harago doaz. Gure helburua hauxe da, lemoiztar guztiek euskeraz bizitzeko eta beren esperientziak eta errealidadea partekatzeko aukerea izatea.

Euskeraz jolastu eta dibertidu daitezala, barreak euskeraz bota dagiezala. Udalaren aldetik bultzatzen dogun kanpaina interesgarri eta aberasgarriaren bidez, euskerearen erabilerea bultzatu gura dogu lemoiztar guztion eguneroko bizimoduan.

Euskerea indartsuagoa izango dan Lemoiz herria egingo dogu. Milurteko hizkuntza honek gero eta protagonismo handiagoa izan dagian. Udalerri moderno eta eguneratuan bizi gura dogu, baina beti gure nortasuna eta izaera gordeta. "Lemoiz euskeraz" gura dogu.

Albisteak

RSS iturria ikusi

Gertakariak