Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21a etengabeko prozesu dinamikoa da eta guztion parte hartzea eskatzen digu.Udalerriko herritarren bizi kalitatea hobetzen du, ingurugiroa, oreka ekonomikoa eta gizarte justizia errespetatuz.

Herrien konpromiso, prozesu eta metodologia bat da, non  beharrezko urratsak markatzen dituen, udal batek jasangarritasunera abiatzeko behar dituen ekintzak zehaztu eta ezartzeko.

Tokiko Agenda 21eko prozesua Udaleko Plan Estrategiko bat garatzen du ingurumen, gizarte eta ekonomia politikak, jasangarri irizpideekin integratzen dituena eta  ordezkari politikoak, udaleko teknikariak, agente inplikatuak eta udaleko herritarren parte hartze eta erabaki adostuetatik sortzen dena.

Tokiko Agenda 21ek sustatu nahi dituen helburuak honako hauek dira:

  • Ingurugiroan, gizartean y ekonomian eragina izan dezaketen elementu guztien   datuak bildu, udalerria eta bere inguruetakoa, eta lan osagarriak egin informazio guztia izateko.
  • Udalerriaren ingurumen kalitatean eta garapen iraunkorrean sor daitezkeen eragin, joera eta aspektu guztiak finkatu diagnostiko baten bidez.
  • Ekintza plan bat zehaztu, non lerro estrategikoak eta udalerrian iraunkortasuna lortzeko egin behar diren ekintzak eta proiektuak zehazten diren.
  • Jarraipen plan bat proposatu, Ekintza Plana bete egingo denaren ziurtagiria. Plan hau adierazleen sistema baten oinarrituko da eta bere helburua bikoitza izango da: ekintzen betetze maila zehaztu eta komunikazio bidea izan gizartearekin.
  • Administrazio eta gizarte eta ekonomia eragileen konpromisoa bermatu, Tokiko Agenda 21arekiko, euren proposamenak jasotzeko eta eztabaida sortzeko mekanismoen bitartez.

Herritarren partaidetza 

Herritarren parte hartzea oso garrantzitsua da Tokiko Agenda 21aren prozesuan. Guztion partaidetza eta elkarlana beharrezkoak dira gure herria hobetzeko.

Tokiko Agenda 21ean partaidetza antolatzen diren foroetan parte hartzean datza, baita udaletxean iraunkortasunari buruzko iradokizunak eginda ere.

Nortzuek har dezakete parte?

Tokiko Agenda 21ean, interesaturik dauden pertsona guztiek parte har dezakete, giza banakoen modura edo gizarte alderdi ezberdinen ordezkari moduan (elkarteak, teknikoak, alderdi politikoak, ikastetxeak …

Zelan har dezakezu parte?

Uribe Kostako Mankomunitateak eta osatzen duten udalerriek, Tokiko Agenda 21aren partaidetza prozesua Administrazioan integratzeko helburuarekin, ondorengo bideak eratu dituzte:

  • Herritarren partaidetzarako foroak, aldizka ospatzen dira, tokiko agenda 21 eta iraunkortasunarekin lotutako beste gai batzuk jorratzeko.
  • Mankomunitatearen eta udaletxearen web orriak

Interesgarria