Tokiko Agenda 21

 

Tokiko Agenda 21 Euskadin eta Lemoiz-en

Euskadi mailan , Eusko Jaurlaritzak tokiko agenda 21ei eskainitako laguntza, IHOBE bitartez bideratzen da eta “Iraunkortasunerako 2002-2020 euskal ingurune estrategiaren” baitan kokatzen da. Estrategia honetan, iraunkortasunaren 3 zutabe daude: ekonomikoa, soziala eta ingurugiroa.

Gaur egun, 200 euskal udalerri lanean daude euren tokiko agenda 21en diseinuan eta ezarpenean, IHOBEren laguntzarekin, denak Udalsarean edo Udaltaldeetan sartuta.

Zer da Udalsarea 21?

Udalsarea 21en logotipoa

Iraunkortasunerako Euskal Udalen sarea Koordinazio eta kooperazio foroa da, administrazio ezberdinen artekoa, iraunkortasuna bultzatzeko udal mailan, lantalde baten zehazten dena. Lantalde honen helburuak tokiko agenda 21ak babestea, indartzea eta dinamizatzea dira.

Udaltalde 21, Uribe Kosta

Udaltaldea, udalerriak euren tokiko agenda 21en diseinu eta ezarpena laguntzeko sortutako lantalde bat da.

Udalerri bakoitzak bere beharren araberako diseinua egiten du, arazoak eta aukerak kontutan hartuta eta analisi sakona egin ondoren.

2003.urteko apirilaren 29an, URIBE KOSTAKO UDALTALDE 21a osatzeko hitzarmena sinatu zen. Uribe Kostako eskualdea osatzen duten udalak (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz ) , Uribe Kostako Behargintza SL eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza eta Ingurumen saila , IHOBE bitartez, osatu zuten lantalde hau.

2006.urtean, Behargintzak Mankomunitateko Ingurumen sailaren esku utzi zuen tokiko agenda 21en ardura.

Urte horretan bertan, 2004.urtean egindako ekintza planen zirriborroen berikustea egin zen eta irailean behin betiko ekintza planak onartu ziren. Ondorioz, US21 eratu zen.

Eta Lemoizen:

Lemoiz

2004: Lemoizeko udalak, Aalborg gutuna sinatzen du.

2005: udalak diagnostikoa egiten du, udalerriaren informazio garrantzitsua biltzen duena eta inguru fisiko eta sozioekonomikoa deskribatzen duena, baita ingurumen oinarrizko bektoreak ere, hala nola, ura, hondakinak, eguratsaren kutsadura, zarata, energía… Diagnostikoa, informazio hau iraunkortasunaren ikuspuntutik aztertzearen emaitza da eta ekintza planaren abia puntua izango da.

2006: Lemoiz UDALSAREA 21 euskal udal iraunkorren sarean sartzen da. Udalsarea 21eko kide moduan, Barrikako udalak, konpromiso batzuk hartu ditu:

  1. Udal konpromisoa: Euskal Autonomi Erkidegoko iraunkortasunerako konpromisoa eta Aalborgeko gutuna berretsi.
  2. Iraunkortasunaren udal diagnostikoa eta hainbat urteetarako ekintza plana izan, osoko bilkuran onartua.
  3. Hiritarren partaidetzarako bide egonkorrak ezarrita izatea.

2006: Udalak bere 2006-2010 ekintza plana berresten du, osoko bilkuran. Ekintza planak, helburu orokorrak zehazten ditu lerro estrategikoetan, proiektu eta ekintzetan egituratuta, joerak aldatzeko eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko eman beharreko pausoak zehazten dira. Jarraipen eta kontrol plan bat ere badauka, adierazle sistema baten oinarrituta, lortutako helburuak eta euren bilakaera ezagutzeko aukera ematen duena.