Tokiko Agenda 21

 

Iraunkortasunaren lehenengo urrats historikoak

 

 

1972: Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Estokolmoko adierazpena. Bertan, ingurugiroaren babesa eta hobetzea berebiziko garrantzia duen auzia dela esaten da, herrien ongizatean eta garapen ekonomikoan eragina izan dezakeena; munduko herrien premiazko nahia eta gobernu guztien betebeharra.

1987: “Ingurugiroa eta Garapena” Nazio Batuen komisioaren lanen ondoren Brundtland txostena sortu zen, eta Garapen Iraunkorra aipatzen duen lehenengoa izan zen: “Gaur egungo belaunaldien beharrak asetu, ondorengo belaunaldiek euren beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe”. Txosten honen izena,Gro Harlem Brundtland, Norbegiako lehen ministroaren izena hartzen du, berak Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadura komisioaren burua izan baitzen.

1992: Rio de Janeiron ospatu zen Nazio Batuen Lurraren Gailurra. 172 gobernu eta 2400 GKE-en ordezkariek hartu zuten parte. Goi-bilera honen lorpen garrantzitsuenak bi izan ziren: Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen Marko Hitzarmena , geroago Kioto protokoloa deitua, eta lurraren ingurugiro eta gizarte egoera eutsiezina gelditzeko akordioaren sinadura. Azken honek Tokiko Agenda 21 izena hartu zuen.

Azkeneko dokumentuan, hiri eta herrien erantzukizuna eta eraldatzeko gaitasuna onartu zen. Gaur egun mundu osoko 5.000 hirik martxan ipini dute euren Tokiko Agenda 21.

1994:“Europar Hirien Iraunkortasunaren aldeko gutuna”-ren onarpena, Aalborg gutuna izenarekin ezagututa. 10 konpromiso zehazten ditu. Gainera Urdulizen, konpromiso hauek Ekintza Planaren lerro estrategikoak osatzen ditu:

  • Gobernu erak
  • Udal kudeaketa iraunkorra
  • Kontsumo eta bizitzeko era iraunkorrak
  • Ondare naturalak
  • Plangintza eta diseinu urbanistikoa
  • Mugikortasuna hobetu
  • Osasunerako tokiko hezkuntza
  • Tokiko ekonomia iraunkorra
  • Berdintasuna eta justizia soziala
  • Udalerritik mundu mailara

Hasiera baten 80 udalerrik sinatu zuten. Lemoizen 2004. urtean sinatu zen