Alkatearen agurra

Lemoiztik ongietorririk beroena ematen dizuet udalaren webgune berrira. Web atari honek garai hauekin bat datozen itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu eta udalerriari buruzko informazio oro gure udalerriko herritar eta bisitari guztiei emateko helburuarekin sortu zen.

Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Lemoizko biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Laburbilduz, gure helburua da edozein pertsonari edonoiz eta edonon gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak eskaintzea. Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta gurekin batera herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Agur bero bat,

Lemoizko alkatea

  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • IHOBE
  • Datu estadistikoak