Natura

 
1895. urtean eraiki zen arrantzarako elkarte bat behar zela ikusi zelako. Kofradiaren zaindaria eta santua Santo Tomas da eta Armintzako elizan dago. Urrian ospatzen da Santo Tomas eguna. Hasieran eskabetxerako baina gero gatzetan jartzeko izan zen fabrika bat zegoen. Kofradia honetan beti egin izan da artisau-arrantza, hau da, amu bidez arrantzatu izan da eta itsaskiak harrapatzeko nasak ere bazeuden. Hain zuzen ere, itsaskiek eman diote ospea, batez ere otarrainek, nekorek eta lanpernek. Egun 10 itsasontzi daude erroldan, Armintza eta Plentziakoak.