Natura

 
Armintzako ohiko arrantza-auzoan dago, kostan, Kauko Puntak eta Gaztelu Haitzak babesten duten badia naturalean. Badia itsasontzientzako babesleku moduan erabiltzen zen ekaitza zegoenean eta gutxienez XIII. mendetik aurrera arrantzaleen herrixka bat izan da. Arrantzaleen Etxea berritu egin da arrantzaleen museoa-etxea jartzeko bertan. Izan ere, arrantzaleen etxeak nolakoak ziren erakutsi nahi da. Museoa itxita egoten da eta egun jakin batzuetan baino ez da irekitzen. Multzoa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak intereseko monumentuen gainean egindako katalogoan sartzen da.