Natura

Ibilbideak 

Gorliz- Armintza- Gorliz


Ibilbide honi, Gorlizen, Elizaren ondoan emango diogu hasiera, Armintzara doan errepideari ekinez. Orabillera iristen garenean, eskuin aldera egiten duen errepidea hartuko dugu, Berreaga auzorantz, hain zuzen. Bide hori jarraituz Lemoizko Andraka auzora iritsiko gara, eta hemen bidegurutzean ezker aldeko errepidea hartu eta Urizar auzoa igaro ondoren Armintzako kaira helduko gara.


Itzulera egiteko Armintzatik Gorlizera doan bidean, Lemoizko bidegurutzearekin egingo dugu topo eta hor eskuineko errepideari heldu eta berriro Orabillera iritsiko gara eta hortik zuzen zuzen Gorlizko herrira.