Geografia

Uribe Kostako eskualdean kokatutako udalerria da. 13,4 km2. luze-zabalera du. Hegoaldetik Butroi itsasadarraren ubidea du eta bestetik bizkaiko kostaldea.

Egituraz bere erliebea bi zati ezberdinez osatuta dago. Hegoaldean kokatutako zati biek "Bizkaiko sinklinala" deitzen denaren barne daude. Gehienbat kare-buztin eta harearrizko gaiez osatua dago (Eozenikoak). Iparraldera, ostera, Kretaziko goreneko aintzinetariko zenbait material agertzen dira, "Bizkaiko Ipar Antiklinala" deitutakoarenak dira azken hauek.

Hauen trinkotasun desberdinek erliebe ezberdinak sortarazi ditu, eta hauen artean gailentzen direnak Urizamendi (295 m.), Gallarra (204 m.), Goikomendi (219 m.), Berriagamendi (204 m.) eta Urzuri (271 m.) dira.

Kostaldeak labar ugariz jositako zenbait zati ditu, tartean badia txiki batzu dituela (Basorda, Armintza) edo hondartzak (Armintza, uharrizkoa). Itsasora doazen errekatxoek zeharkatzen dute Udalerria, horien artean Amorraga, Basorda eta Plentzia garrantzitsuenak. Azken hau mugakide da hegoaldetik.

  • Euskadi Turismoa
  • Nekatur