Arte eta arkitektura

 
Barneluzego bakarra du, gangarik gabe, hiru aldare dituena, sarrera elizataria eta aurreko aldean dorre zabala. XII. mendearen lehenengo erdialdekoa omen da. Leiho interesgarria eta atari bat –erromaniko hutsa- daude abside hesian Hiru arkiboltak ez daude apaindurik, eta puntu erdikoak dira. Arkiboltok ondo landutako billeteen gaineko «s» formako molduretan eta kapiteletan oinarrituta daude. Kapitelok erromanikoak dira guztiz, baina antzerik eta arterik gabe landu ziren. Errenazimendu estiloko dorrea XVI. mendekoa da, Fruizen dagoenaren antzekoa, baina erlaiza XVIII. mendeko goleta da. Tenplua zurezko elementuz egindako ganaz estalita dago, XIX. mendearen bukaeran egin zen modukoa.