Albisteak

 

Otsailean jarri zuten abian METAPOSTA doako zerbitzua. Interes pertsonaleko dokumentuak biltegiratu ahal izateko eta legezko froga-balioa duen Interneteko kutxa gotorra da, eta posta elektronikoaren izaera du.

Sistema horretan erraztasun osoz alta emateko, Lemoiz(e)ko zure Kzgunera joan zaitezke Apirilak 4(e)tik 15era 11:00etatik 13:00etara ordutegi barruan, bertan, langile prestatuak izango dituzu, zuri laguntzeko prest. Gainera, TREBAKUNTZA IKASTAROAK ere eskainiko dituzte, Metapostako zure kontuari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun.

Zer behar dut METAPOSTAN alta emateko?

Nahikoa da altak emateko egokitutako edozein KZgunea zentrotara joatea indarrean dagoen zure NAN edo AIZ hartuta.

KZgunearen ordutegia eta bertan emandako ikastaroak kontsultatzeko, hona jo dezakezu:

Metaposta bloga: http://blog.metaposta.com/alta-presencial/

KZgunearen webgunea: http://www.kzgunea.net  Zentroak atalean.

945 016 100 telefonora deitu (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 13:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara).

E-maila: kzc@kzgunea.net  

Baina zer da Metaposta?

METAPOSTA etxeko artxibategiaren ordezko gisa sortu da, Euskadiko etxeetako paperak, dokumentuak eta fakturak ordenatzeko irtenbide gisa. 2008an Eusko Jaurlaritzak abian jarritako eta gaur egun Bernabé Unda buru duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatutako 2010eko Euskadi Informazioaren Gizartean Planean sortutako proposamena da.

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin nabarmenarekin, METAPOSTAren asmoa “Interneteko postaren kutxa-gotor elektronikoa” garatzea da, bertan interes pertsonaleko dokumentuak, herritarrek eta enpresek balio handia ematen dieten dokumentuak gorde ahal izateko. Gainera, METAPOSTAk, mundu elektronikoan, bere gain hartzen du postontzi tradizional baten zeregina.  Sistema horren bidez, postontzi fisikoan jasotzen dituzten dokumentu ugari jaso ditzakete herritarrek: Fakturak, banku-laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak... Gaurtik aurrera, 18 erakunde daude METAPOSTA sistemara atxikita, eta hilabete bakarrean, 3.000 lagun baino gehiagok erabiltzen dute. Eusko Jaurlaritzak kalkulatu duenez, 300 erakunde, instituzio eta organismok baino gehiagok erabil ditzakete METAPOSTAren zerbitzuak.

Metapostaren ezaugarri nagusiak

  1. Borondatezko eta hautazko erabilera du: erabiltzaile bakoitzak aukera dezake zein igorleren dokumentazioak jasoko dituen
  2. Ez da e-mail kontu bat, beraz, ez ditu izango posta elektroniko tradizionalaren eraginez sortutako arazoak (batez ere segurtasun-arazoak), esaterako, pishing-a (nortasunaren usurpazioa) edo spam-a (eskatu gabeko posta masiboa).
  3. Edozein lekutatik, web irisgarri batetik sar daiteke, edozein unetan eta Interneterako konexioa duen edozein gailutatik.
  4. Erabiltzaileak jasotako komunikazioak biltegiratzeko espazioa mugagabea da, baita haren iraupena ere. Bizi guztirako zerbitzua da.
  5. Erraz erabiltzeko eta erabiltzailearentzat sinplea izateko diseinatuta dago batez ere.
  6. Euskadiko enpresa eta herritar guztientzat da, beste eremu batzuetara ere hedatzeko aukerarekin.
  7. Eta DOAKOA da erabiltzailearentzat.