Albisteak

 

Zapatuan, Ekainak 7an, Armintzako Frontoian (eguraldi ona izanez gero baliteke frontoi kanpoan egitea), 11:00 tatik 15:00tara, Uribe Kosta bigarren eskuko seigarren merkatua ospatuko da.

Gaur egungo kontsumo‑ohiturak direla‑eta, sarritan bazter uzten ditugu oraindik ere balio duten objektuak.

Gure ustez, Uribe Kostako auzotarrei bigarren eskuko  merkatu bat eskaintzea tresna egokia izan liteke hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabili, balio eman eta erabilgarri mantentzeko balioaz sentiberatzeko. Horrela, produktuari bigarren aukera emanez, ez dugu edukiontzira botatzen.