Albisteak

 

Lemoizko haur eta gaztetxoen aisialdi denboran eta esparru ez-formalean euskararen erabilera handitzeko asmoz, Udalak aurten ere euskarazko udalekuak antolatu ditu.

Ekainaren 24tik uztailaren 12ra bitartean garatuko dira, goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:00ak arte Lemoizko eskolako kanpoko inguruneetan (Urizar auzoa) eta euria egiten badu, Urizarreko gelan edo frontoian. Askotariko ekintzak egingo dituzte gure haurrek: sukaldaritza tailerrak, herri kirolak, eskulanak… irteerak ere egingo dituzte.

Izena emateko epea maiatzaren 2tik 21era bitartean egongo da zabalik; beraz, eman izena Lemoizko euskarazko udalekuetan Armintzako Kultur Etxean!

Argibide gehiago (PDF 220KB)

Baldintzak (PDF 144KB)

Izen ematea (PDF 760KB)