Albisteak

 

Lemoizeko udalak "Lemoiz euskaraz" egitasmoaren barruan  egin gura dau aurton "burdin mendiak ezagutzen"  lehen udalekua. Ekainaren  3,24,25,26 eta 27an egingo da Trapagarango  La Arboleda aterpetxean

Lemoiz herriko gazteei eskini gura deutsegu  bost egunetan alkarregaz bizitzeko aukerea, aisialdiko jarduerakaz, jolasa eta heziketa buztartuz eta euskerea eta gure Herrialdearen ezagutza izanik helburu eta abiapuntu nagusiak. 
 

- Izena emoteko epea zabalik egongo da  2014ko maiatzaren 8tik 27ra bitartean Armintzako Kultur Etxean . Azken egun horretatik aurrera ez da izen gehiago hartuko.
 
- Lekuak mugatuta dagoz,  eskatzen diranak eskaintzen diran tokiak baino gehiago badira, zozketa egingo da izena emon dabenen artean. Gitxienez 15 ume eta gehien jota 30
 
- Umeak 6 eta 16 urte bitartekoak izango dira
 
- Izena emoten daben gurasoei informazinoa emoteko hitzaldia eskiniko jake zalantza guztiak argitzeko  .
 
-  Udalekuetako hizkuntza EUSKARA izango da 
 
-  Prezioa:  180€ , barruan hartzen ditu 4 eguneko pentsino oso, asegurua, ateriala,garraioa,sarrerak eta begiraleak .

Izena emateko orria (DOC - 59 Kb)