Albisteak

 
Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera, UK Sex Uribe Kostako Zerbitzua jadanik lanean ari dela  lemoiztar guztioi jakinarazi nahi dizuegu.
Uk Sex Sexologia Orientazio Zerbitzuaren bitartez, udalerriko gazteei laguntzen diete modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Horretarako, gazte, familiarteko eta profesionalekin lan egiten dute.
Zerbitzu honek –ostegunero 18.30etatik 20.00ra Sopelako Kurtzio Kultur Etxean dagoena eta doakoa dena- arreta zuzena eskaintzen du.
Zalantzak emailez uksexinfo@gmail.com, Sypez, edo telefonoz 668 891 334 ere egin daitezke.
Ez galdu aukera eta aprobetxatu zerbitzu honen onuraz.