Albisteak

 
Azaroaren 17tik 25ra, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da. Europar mailan ospatzen den ekimen honen helburua, hondakinak murrizteko jardunbide egokiak eta ekintza jasangarriak sustatu eta bultzatzean datza.

Gaur egun, hondakinen kudeaketa 2008/98/CE europar zuzentarauan oinarritzen eta bertan ondorengo hierarkia ezartzen da hondakinak gutxitzeko: lehengo murriztu, gero berrerabili eta birziklatu eta azkenik bota edo eta erre.

Hori dela eta, etxeetan sortzen dugun zabor kantitate handia ikusita, Prebentzioa ezin bestekoa da hondakin gutxiago sortzeko. Gainera, beharrezkoa da, ahal dugun heinean, gune eguneroko bizi-moduan aldaketa batzuk egitea, kontsumo-era jasangarriagoak kontutan hartuz.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Hondakinen Prebetziorako Aste honetarako, ondorengo ekintzak antolatu ditu:

- Konpostaia: Etxeetan konpostaia zelan egin azalduko den hitzaldia eta konpostagailuen banaketa.
• Azaroak 23, 17:30tan Urdulizko Kultur Etxean.
- Beiraren birziklapena sustatzeko kanpaina.
• Azaroak 23, 11:00tik 14:00ra, URDULIZ, nagusien etxe aurreko plazan
• Azaroak 23, 17:00tik 20:00ra,  GORLIZ, Udaletxeko Plazan
• Azaroak 24, de 11:00 a 14:00h,  ARMINTZA
- Olioaren birziklapena sustatzeko kanpaina: Eskoletan.