Albisteak

 

Etxean erabilitako olioaren birziklapena sustatzeko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du Ekogunek

• “Laranjarekin bat egin” da kanpaina berri honen leloa.  Helburu nagusia, herritar guztiak eta batez ere etxeko gaztetxoenak,  etxeetan janaria prestatzeko erabiltzen den olioa birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraztea da.

• Gaur egun etxeko olioa biltzeko balio duten 27 edukiontzi daude jarrita. Edukiontzi hauek, heliozko puxika laranjaz apaindurik agertuko dira kanpainaren hasieran.

Esan bezala, gaur egun, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7  udalerrietan zehar, olio begetala biltzeko,  27 edukiontzi daude jarrita. Edukiontzi hauek 2008.urtean jarri ziren lehenengoz. Orain, etxeko olioa biltzeak duen garrantzia indartzeko eta bultzatzeko, sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri da martxan. Horrela, olioa birziklatzen den heinean, olioa  etxeko arrasketatik isurtzea ekiditen delarik.

Herritar batek, urtean, gutxi gora behera 20 litro olio kontsumitzen ditu, hauetarik %10-20 bitartean, baztertu edo botatzen direlarik. Datu hori kontutan harturik eta beste alde batetik litro bat oliok 1.000 litro olio kutsatzen dituela jakinik edo eta 2º belaunaldiko erregaiak fabrikatzeak planetarentzat dituen abantailak kontutan harturik,  ezin bestekotzat jotzen da erabilitako olioaren bilketa indartzea.

Atxikitzen den triptikoa (Rafrinor,bilketa zerbitzua burutzen duen enpresak burutua) etxeko gaztetxoenei zuzendua dago batik bat eta bertan, olioa birziklatzeko arrazoi nagusiak azaltzen dira.
Kanpainaren hasieran, edukontzi laranjak heliozko puxika batzuekin identifikatuta agertuko dira.
Kanpainari hasiera emateko, goizeko lehen orduan, heliozko puxika batzuk jarriko dira edukiontzi laranja bakoitzean. Puxiketan, “Laranjarekin bat egin” irakurri ahal izango da, horrela herritarrei edukiontziak erabiltzera gonbidatuz.

Hurbilen duzun edukiontzia 

Uribe Kostako zerbitzu Mankomunitateko web gunean, edukiontzien kokapena kontsultatu daiteke eta hilero udalerri bakoitzean biltzen del olioa kantitatea ere.
http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/edukiontzien-kokapena-eta-bilketa-datuak
Gainera, www.reciclatuaceite.com web gunean, erabiltzaileek beste edozein galdera luzatu edo eta informazio eskatu dezakete.

Sareko hedapena

www.sumatealnaranja.com blog-aren bitartez eta Rafrinor enpresaren sare sozialen bitartez, ekimen honen berri emango da. Platafroma hauek, gure sukaldeetako urre gorria den olioaren bilketa eta birziklapenarekin loturiko hainbat eduki jasotzen dute.


 olioa_aceite triptiko.pdf