Albisteak

 

Azaroaren 22an, Lemoizko eskolako ikasleak, "bUKata Roll" bat eraman dute etxera. 

Azaroaren 16tik 24ra, “Hondakinen Prebentzioaren” Europako Astea ospatu zen. Hori dela eta, “Hondakinen Murrizketa“ helburutzat hartuta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Ekogune eta Kontsumo sailek martxan jarri duten kanpaina berria da Bukata Roll-a.

• Zer da Bukata Roll-a?
Ogitartekoa, fruta, gailetak... eroateko bilgarri ekologiko eta berrerabilgarria, behin eta berriz erabili eta garbi daitekeena.

ONURAK:
• Ekologikoa: erabili ostean botatzen diren bilgarriak ordezten ditu.
• Berrerabilgarria: ehunka aldiz erabil daiteke.
• Moldakorra: ogitartekoaren edo janariaren tamainara egokitzen da.
• Janariak fresko mantentzen ditu.
• Garbitzeko oso erreza da. Trapu heze batekin edo garbigailuan (30º) garbi daiteke.
• Oso arina da.
• Behin erabili eta botatzen diren bilgarrien erabilpena murrizten du: aluminio paper eta bestelako material gutxiago erabiltzen da.
• Hezigarria: era praktiko eta dibertigarrian, bizimodu jasangarriagoak sustatzen ditu.

2011. urtean, Bukata Roll-aren erabilpenak 200 bat tona aluminio paper ekidin zituen, hau da, 30.000 km, Australiara joan eta etorri bezain beste!!