Albisteak

 

2006an udalaren osoko bilkurak Tokiko Ekintza Plan bat onartu zuen, udalerria ingurumen, gizarte eta ekonomia aldetik, eta, beraz, biztanleen bizi kalitate aldetik ere, hobetzeko udaletxeak garatu beharreko jarduerak jasotzen zituena.

Ekintza Plan hori Tokiko Agenda 21ek ezartzen dituen ildo nagusiekin bat eginez eraiki zen, hau da, helburuak tokiko iraunkortasuna lortzea izan behar zuen eta udal eragile politiko, ekonomiko zein sozial guztien zein hiritar ororen partaidetzari bidea zabalduz eraiki beharra zegoen.

Plan honen ondorio gisa, urte hauetan ingurumenaren babes eta hobekuntzarekin, ingurumen sentikortze eta hezkuntzarekin, etab-ekin zerikusia duten jarduerak garatzen joan dira.

Sei urte pasa direlarik eta Lehen Tokiko Ekintza Planaren indarraldia igarota, Lemoizko udaletxeak, Barrika, Berango, Sopelana eta Urdulizeko udaletxeekin batera Berrikuspen prozesuari ekin dio. Berrikuspena, Egoeraren Diagnostikoaren lanketarekin hasten da eta behin hori eginda Tokiko Agenda 21en II Ekintza Plana diseinatzen da, oraingoan, 8 urteri begira.

Datozen hiru hilabeteetan burutuko den udal Diagnostikoaren lanketa osatzeari begira eta herritarrek euren iritzia emateko aukera izan dezaten, partaidetzarako bide eta mekanismoak diseinatu eta deituko dira (parte-hartze foroa, web gunea, elkarrizketak, e.a.)

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planaren Berrikuspen honek Uribe-Kostako Mankomunitateak, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea Udalsarea 21en laguntzarekin, kontrataturiko enpresa espezializatu baten laguntza teknikoa du.

Informazio gehiagorik behar izanez gero edo arloren bat argitzeko beharra izanez gero, [Ekogune Jasangarritasun Bulegoarekin) jar zaitezke harremanetan, lanen