Albisteak

 

Konposta egin nahi baduzu izena eman urrian egingo diren prestakuntza-tailerretako batera joateko.
Ortua edo lorategia duzu eta ongarria egin nahi duzu zure hondakin organikoekin?

ETXEKO KONPOSTAIAREN KANPAINA BERRIA IZEN EMATE MODUA

Izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta udalerria bidali behar dituzu.
konpostaia@uribekosta.org
943 55 4874
Izena emateko epea urriaren 7an bukatuko da.

Izen-emate zerrenda itxitakoan, egingo diren 5 tailerretako batera gonbidatuko zaitugu, bertan konpostaiaren prozesua azalduko dizugu eta konpostatzailea banatuko dizugu.

Hitzaldiak eta konpostatzaileak dohainik izango dira eta mankomunatutako 7 herrietako batean erroldatutako pertsonei dago zuzendua, 7 herriak: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz dira.

Plaza kopurua mugatua da. Eskaera kopurua plazena baina handiagoa bada , hauek hizki-zozketa baten bitartez esleituko dira.

Onartutakoen behinbetiko zerrenda Mankomunitateko www.uribekosta.org webgunean argitaratuko da, urriaren 14tik aurrera, eta onartutakoei izen-emate orrian jarritako helbide elektronikoaren edo telefonoaren bidez jakinaraziko zaie.