Albisteak

 
Mendietatik jeisteko prest dago. Gure inguruan dogu berriro. Urtero bezala etorri jaku, eta oraingoan bai, ahaleginak eta bi egin ditu, aldean daroazan boltsa eta zakuak Lemoizko etxeetan banatuko diran opariez beteteko. Ahaleginak bere frutuak emon ditu barriro, eta gure herriko neska-mutilek barriko jasoko dabez OLENTZERO gureak ekarriko deutsezan opariak. 
Gure herriko umeek eskatutakoari erantzuna emon gura deutsogulako, Lemoizko txikientzat prestatu dogu OLENTZEROk behar dauan harrerea beroa emoteko egitaraua.
Gure lagun maiteari berak merezidu dauan ondo etorria egingo deutsogu, abenduaren 24an bertan. Arratsaldeko lauretan hasiko gara, Andrakako Rufino Enparantzan. Handik, Armintzara abiatuko gara eta autobus geltokian izango gara. Arratsaldeko seiak aldera, OLENTZERO Urizarren egongo da, udaletxe zaharraren parean. Gure ikazginari bidean laguntzeko, ederra litzateke ume eta gurasoak gure arropa tradizionalez jantzita joatea .
Baina Gabonetan, ikazginaren etorrerea baino gehiago dagoalako, udalak garai honetarako aisi egitasmo zabala egin dau. Abenduaren 26an bertsolaritza tailerra eta erromeria izango dogu ;27ean Gabonetako parkea gure herriko frontoian eta urte amaierako jaia, 29 ean magoa, 30an kontu kontaria eta urtarrilak 3an gominolen tailerra Herritar guztientzako jai eta gozamena.
Mezu hau amaitzeko, Jai Zoriontsuak eta Urte Barri Ona opatzea baino ez jaku falta.