Albisteak

 

V. TAI TXI ERAKUSKETA

EGUNA: IGANDEA, MARTXOAK 11
NON: SOPELAKO UDAL PLAZAN
ORDUA: 11,30etan

III. EMAKUMEEN IBILALDIA. MENDI MARTXA

EGUNA: IGANDEA, MARTXOAK 11
IRTEERA: GORLIZEKO UDAL PLAZAtik
ORDUA: 9:30etan IZENA EMATEKO
10:00etan IRTEERA
HELMUGA: SOPELAKO UDAL PLAZARA 12:30etan

III. NESKEN OPEN SURF URIBE KOSTA

Aurtengo martxoaren 10 eta 11n, Uribe Kostako Nesken Open Surfaren hirugarren edizioa izango da Sopelako Arriatara hondartzan. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen du ekimena (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz, Bizkaian), Emakumeen Nazioarteko Eguna —martxoak 8— dela eta.
Neska surfzale guztientzat da, senior zein junior, eta ekitaldi honen bidez, negualdian emakumeentzat antolatzen den txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango dute. Eta igandean, 13:00etan, jai handi batek amaiera emango dio lehiaketari.
Izen ematea doakoa da, eta 2012ko martxoaren 8ra arte egin daiteke, hiru modu hauetako bat erabiliz: web gunean sartu www.euskalsurf.com, ehsf@euskalsurf.com helbidera posta elektronikoa bidaliz edo telefono deia eginez (944 735 125).

SARIAK:
Hiru sari nagusi izango dira:
Irabazlearentzat, astebeteko bidaia Lanzarotera, bi pertsonentzat, urrian (irteera Bilbotik; ostatua eta gosaria Club La Santan). EROSKI SARIA
Bigarrenarentzat, asteburuko egonaldia Iparraldean edo Asturiasen, bi pertsonentzat, irailean urrian (ostatua baino ez). EROSKI BIDAIA SARIA
Eta hirugarrenarentzat, kirola egiteko materiala.