Albisteak

 

Orain arte, udal hilerrira sartzeko giltza Urizar 42ko El Padrino taberna jatetxean zegoen, baina une honetan taberna itxita dagoela eta, honen bidez aditzera ematen da giltza, gaurtik aurrera, ondoko leku hauetan egongo dela:

•  ASTELEHENETIK OSTIRALERA, Urizar 56ko udal bulegoetan, 08:00etatik 15:00etara.

• Armintzako Kultur Etxean, 16:30etatik 20:00etara.

Hilerria asteburuan bisitatu nahi dutenek Lemoizko Udaletxera deitu beharko dute, ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 08:00etatik 15:00etara, hilerriko giltza eskatzeko.

Beraz, besterik esan arte, horiexek dira lekuak eta ordutegia.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da herritar orok jakin dezan.