BIZI ITZAZU HAMAIKA ABENTURA LIBURUEN BITARTEZ!
Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten
Euren denboraren zati bat letra artean murgilduta emateko eta hegoaldeko itsasoetako abentura liluragarririk bizi izateko ohiturarik gabe hazi daitezke gaur egun neska-mutikoak. Eta bizitzako lehen hamarkadan hartzen du, hain zuzen, pertsonak ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko plazera beharrizan onartu eta desiratu gisa eskuratzeko aukera
Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar da kontuan
Horretarako funtsezkoa da familia
Irakurtzen gurasoek irakatsi behar diete seme-alabei, beti ere haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka
Hori guztia kontuan izanik, Lemoizko Udalak, Lemoiz euskaraz kanpainaren bitartez, Liburu eguna antolatuko du Armintzako talaia parkean, apirilaren 28an (Euria bada frontoi barruan)
Bertan liburuak trukatu (euro baten truke) edota erosi ahal izango dira (2 eta 3 euroren truke)
Zatozte gurekin liburu artean goiz atsegina pasatzera!
Unai Andraka
Lemoizko alkatea