Albisteak

 

2016ko LEMOIZEKO EUSKARAZKO UDALEKUAK
ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean
9:30 - 13:30 edo 9:00 – 14:00
3-5 urte // 6-12 urte

Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:

1. Izena emateko epea eta tokiak: maiatzaren 9tik 20ra bitartean, Lemoizko Kultur Etxean edo izen-emate orria behar bezala beteta bidali euskera2@uribekosta.org helbidera. Eskaera orria betetzean, zuen zozketa-zenbakia jasoko duzue.
2. Izena emateko orrietan zuen seme-alaben ordutegia aukeratu behar duzue: 9:00etan ala 9:30ean sartu eta 13:30ean irten ala 14:00etan.
3. Nori zuzendua: 2011ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako eta Lemoizen erroldatutako ume guztiei, eta 2004ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako eta Lemoizen erroldatutako ume eta gaztetxo guztiei.
4. Udalekuetan parte hartuko dutenak bi taldetan banatuko dira: 3-5 eta 6-12 urtekoak. Guztira dauden 30 plazak bi adin-tarte hauen artean banatuko dira.
Izena ematean, adin-tartean oinarritutako zein taldetan hartu nahi den parte zehaztu beharko da (3-5 ala 6-12).
5. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da. Eskaera-orri bakoitzeko, gehienez ere 3 izen ager daitezke. Haur bakoitzak inskripzio orri bakarrean eman beharko du izena.
Zozketan banan-banan aterako dira papertxoak plaza guztiak (30) bete arte. Horrela eginez gero, gerta daiteke azken plaza esleitzean, inskripzio orri batean dauden hiru edo bi ume ezin sartzea eta hirurak edo biak (kasuak kasu) kanpoan gelditzea eta hurrengo papertxoa hartu behar izatea.
6. Zozketa eguna: maiatzaren 25ean, 18:30ean, Lemoizko Kultur Etxean.
7. Zozketaren emaitzari eta ordainketa epe zein moduari buruzko informazioa eskuragarri egongo da maiatzaren 26an Lemoizko Udaleko web orrian eta Lemoizko Kultur Etxean. Euskara Zerbitzuak ere emaila bidaliko die izen-emate orrietan haien emaila jarri duten familiei; baina ez ditugu familiak banan-banan deituko.
8. Matrikula zenbatekoa ordaintzeko eta agiriak aurkezteko epea: maiatzaren 26tik ekainaren 3ra bitartean. Dokumentazioa (bankuko ordainagiriaren kopia eta osasun txartelaren fotokopia) Kultur Etxera eraman beharko da, edo email bidez bota euskera2@uribekosta.org helbidera. Familia ugariko umeek edo oinarrizko errenta jasotzen duten familietako umeek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
9. Onartuta dauden umeen behin betiko zerrenda eskuragarri egongo da ekainaren 8an aurretik adierazi dugun tokietan, eta emailez ere bai.
10. Familiekin eta udalekuak antolatzen dituen enpresarekin batzarra egingo dugu, gurasoek haien seme-alabek izango duten egitaraua, ekintzak eta beharrizanak hobeto ezagutzeko. Batzar hori ekainaren 13ko astean izango da Kultur Etxean, eta aurrerago jakinaraziko ditugu eguna eta ordua.
11. Berrikuntza: Aurten Lemoizko umeek irteerak egongo dituzte. Lehen astean Oma basora joango dira, bertako zuhaitz margotuak ikustera. Bigarren astean Pobal burdinolara hurbilduko dira gure haurrak; eta hirugarren astean Bilbora. Nagusiek Euskararen Etxea bisitatutako dute, eta txikiek Olabeagako pirata parkea. Ekainaren 13ko astean egingo den batzarrean enpresak hobeto azalduko dizkizue irteerak eta zer eraman behar duten bakoitzera.
12. Kuotak:
Familiek bi ordutegien artean bat aukeratu beharko dute, eta horren araberako tasa ordaindu. Umeak ezin dira aukeratu ez den ordutegitik kanpo joan.

9:00-14:00 
• Prezio, plaza bakoitzeko (arrunta): 60,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 40,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (dbe): 20,00 €

9:30-13:30
• Prezioa, plaza bakoitzeko (arrunta): 50,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 30,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (dbe): 20,00 €

 Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea. Hori gertatzen baldin bada, umeak dagokion ziurtagiria medikoa ekarri beharko du, eta orduan itzuliko da matrikularen zenbatekoa.

  

 Izena emateko orria (PDF-40 Kb)