Albisteak

 

Herritarrek hala eskatuta, Ekogunek “lore apaingarriak laboratzeko ikastaroa” antolatu du ekainaren 14 eta 16rako, 17:00etatik 19:30etara. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da, asteartea.

Ikastaro hau oinarrizkoa da, eta bertan azalduko da nola ekoiztu eta kultibatzen diren lore apaingarriak, hazi batetik hasita. Helburua da gure lorategi eta terrazetan lantzeko nahikoa trebakuntza lortzea.

Edukia:
- Loreak eta polinizazioa
- Hazien estratifikazioa
- Balkoiko landareak
- Lorategiko landareak
- Hazitegiak sortzea
- Loreak kultibatu eta mantentzea
- Tratamenduak