Albisteak

 

LEMOIZKO UDALAK (LAN-KONTRATUDUN LANGILEA) IGELTSERO POSTU BAT JABETZAN BETETZEKO EGITEN DUEN DEIALDIA
Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 84 zenbakian —2015eko maiatzak 6— argitara eman dira igeltsero postu bat (lan-kontratudun langilea) jabetzan betetzeko deialdia arautzen duten oinarriak. Eta derrigorrezko da 1. hizkuntza eskakizuna izatea. 
Baldintzak:
- Eskola-ziurtagiria edo baliokidea edukitzea.
- B gidabaimena edukitzea.
- Gutxienez 16 urte izatea eta derrigorrezko erretirorako adinetik gorakoa ez izatea.
- Eginkizun publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
- Lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea galarazten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
- Ezgaitasun edo bateraezintasuneko inolako lege auzitan sartuta ez izatea.
Eskariak aurkezteko EPEA: 2015eko ekainaren 15era arte, egun hori barne dela (2015eko maiatzaren 25eko EOA).
Hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak udal bulegoetan daude eskuragarri (Urizar auzoa, 56), eta web orrialdean (www.lemoiz.eu).

Lemoizen, 2015eko maiatzaren 25ean.
ALKATEA
Unai Andraka Casimiro