Albisteak

 

Horretarako, argitara ematen da berriro udal etxebizitza tasatuak esleitzeko baldintza orrien testu osoa.

BALDINTZA PLEGUA, UDAL TASATU ETXEBIZITZAK ESLEITZEKO, LEMOIZKO ARMINTZA SEKTOREAN
1. artikulua.- Helburua eta aplikazio eremua
Plegu honen helburua da Lemoizko Udalak Neinor enpresari proposatuko dizkion pertsonak aukeratzeko baldintzak ezartzea. Aukeratutako pertsona horiek Neinor enpresak Armintzako sektobrean (Lemoiz) sustatu eta eraikiko dituen 54 etxebizitza, garaje eta trastelekuak erosteko zozketan parte hartuko dute.
Neinor enpresari aukeratutako pertsonen zerrenda aurkeztu ondoren, Lemoizko Udalak ez du zerrenda horretako pertsonekin inongo harremanik izango eta ezta inongo loturarik ere sustatzaileeraikitzaile arteko harreman pribatuekin eta etxebizitza, garaje eta trastelekuak salerostetik eratorritako harremanekin.
2. artikulua.- Etxebizitzen helburua
Sustapen honetako etxebizitza, garaje eta trastelekuak esleipendunen ohiko bizitoki iraunkorra izango dira. Lemoizko Udalak eskubidea izango du aldizka gainbegiratzeko, egoki deritzon bitartekoen bidez, etxebizitzak lehen bizitokirako erabiltzen direla egiaztatzeko.
3. artikulua.- Baldintza orokorrak
3.1. Hartzaileen baldintzak
Neinor enpresak Lemoizko Armintza eremuan sustatzen dituen prezio tasatuzko etxebizitza horiek hartzeko, pertsona fisikoek edo bizikidetza-unitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Eskatzailea adinez nagusia izatea inskripzioa ixten denean.
2. Eskatzailea edo bizikidetza-unitateko kideetako bat gutxienez Lemoizko udalerrian erroldatuta egotea, eta urtebeteko antzinatasuna izan beharko du gutxienez, izena emateko epearen amaiera egunean.
Dena dela, esleitu beharreko etxebizitza kopurua Lemoizen urtebetez erroldatuta egon diren eskatzaileen kopurua baino handiagoa bada, etxebizitza eska dezakete plegu honetako gainerako baldintzak betetzen dituzten pertsonek:
— Prozedura hori hasi baino lehen, Lemoizen behintzat 5 urtez erroldatuta egon izana.
— Uribe Kostako Mankomunitatean eta Mungialdean erroldatuta egotea.
— Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako udalerrietan erroldatuta egotea.
Zozketarako taldeak Pleguko Bigarren Xedapen Gehigarrian zehaztuko dira.
3. Bizikidetza-unitateko kideetako bat ere ez izatea etxebizitza baten titular, jabetzaren (erabatekoa edo azalerakoa) nahiz biziarteko benetako gozamen-eskubidearen bitartez, eta eskaera aurkeztu aurreko bi urteak hartuko dira horretarako erreferentzia gisa. Baldintza hori salerosketa eskritura publikoa sinatu arte mantendu beharko da, araudi autonomikoan ezarritako terminoetan.
Ez da bizikidetza-unitatetzat hartuko adiskidetasunez edo komenentziaz sortutakoa.
3.2. Etxebizitza gabeziarako salbuespenak
Etxebizitza gabeziarako salbuespentzat hartuko dira:
a) Bizikidetza-unitateko kideetako bat beste etxebizitza baten jabekidea denean, beste tituluren baten bidez, eta etxebizitza hori ohiko bizitokia ez denean. Kasu horretan, partaidetza kuota besterentzen dela egiaztatu beharko du, etxebizitza berriaren eskriturak egin baino lehen.
b) Kideetako bat bigarren bizitokia den beste etxebizitza baten titular izatea, egiaztatzen bada etxebizitza hori ez dela Etxebizitza Babestuen Erregimenenean sartzen eta Tasazio Ofizialez ziurtatzen bada etxebizitza horrek erosi nahi den etxebizitzaren merkatu prezioaren 1/3 gutxiago balio duela gutxienez.
c) Etxebizitza baten jabegoan duen partaidetza %50ekoa baino gutxiago denean edo, ehuneko horren berdina edo gehiago izanda, eskatzaileari etxebizitza hori erabiltzea galarazten dion erabaki judizialen bat dagoenean.
d) Etxebizitza-unitatean mugimendu-urritasunezko graduren bat duen kide bat dagoenean, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan jasotako araudian ezarritakoaren arabera, eta ohiko bizitokia ezarrita duen eraikinak ez dituenean betetzen apicompra rilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotako irisgarritasunaren eta jasogailuen gaineko baldintzak. Urritasun hori eskudun administrazioak egiaztatu beharko du.
e) Bizikidetza-unitatean 70 urtetik gorako pertsona bat dagoenean eta ohiko bizitokia ezarrita duen eraikinak ez dituenean betetzen irisgarritasunaren eta jasogailuen gaineko baldintzak.
f) Etxebizitzaz aldatzeko behar zehatza dagoenean. Hori horrela dela iritziko zaio bizikidetza-unitateak ez duenean pertsona bakoitzeko 20 m2 erabilgarriko ratioa betetzen duen etxebizitzarik. Egoera hori betetzen dela egiaztatzeko, etxebizitzan bizi diren bizikidetza-unitateko kide guztien errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
D eta E letretako kasuetan, jabeak bere etxebizitza Udalari laga beharko dio, etxebizitza hori gero hirugarren batzuei esleitzeko, udalak tasatzen duen prezioan, eta, edonola ere, azalera erabilgarria indarrean dagoen BOEko modulua biderkatzetik ateratzen den prezioan gehienez ere.
F letrako kasuan, etxebizitza besterentzen dela egiaztatu beharko da, prezio tasatuzko etxebizitza berriaren eskriturak egin eta hurrengo urtean. Bestela, Lemoizko Udalak prezio tasatuzko etxebizitza hori atzera erosteko eskubidea gauza dezake.
3.3. Diru-sarrerak
Sustapen honetan, etxebizitzen eskatzaileek egiaztatu beharko dute eskaera egiterakoan ordainketa egiteko nahikoa diru-sarrera dutela, baliabide propioen bidez edo etxebizitza eta eratxikiak erosteko hipoteka emateko kaudimen finantzarioa dutela ziurtatzen duen banku ziurtagiri baten bidez. Edonola ere, kaudimen finantzarioaren ziurtagiria gauzatuko da etxebizitza eskatuko duen bizikidetzaunitatearen diru-sarreren arabera. Dokumentazioa aurkeztu aurreko urtearen ordainsari gordinak ezin dira 50.000 euro baino gehiago izan, bizikidetza-unitatea esleipendun izan bada.
Baldintza hori betetzen jarraitzea eska daiteke salerosketa eskritura sinatu artean, eta hori ez betetzea arrazoi nahikoa da esleipendun izateari uzteko. Kasu horretan, bizikidetza-unitateak kontura emandako zenbatekoetako bat berreskuratzeko eskubidea izango du soilik.
4. artikulua.- Talde berezirako baldintzak
Ez dira sustapen honetarako erreserba bereziak ezartzen, baina esleipendun diren elbarrituen edo kide elbarrituren bat duten bizikidetza- unitateen etxebizitzak egokitu daitezke. Gehienez ere 5 etxebizitza egokitu egon daitezke.
Kasu horietan, aurretik deskribatutako baldintza orokorrez gain (lehenengoa salbu), sustapen honetako esleipendun elbarrituek egiaztatu beharko dute ezintasun bat dutela eta erroldatuta dauden etxebizitza ezegokia dela, ez dituelako apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotako irisgarritasun baldintzak betetzen.
Egokitutako etxebizitza bat lortzeko, ez da adinez nagusia izan behar. Horrelakoetan, tutore legalak egin beharko du eskaera.
Bestalde, familia ugariek lehentasuna dute sobratzen diren garaje lekuak erosteko, etxebizitza bakoitzari garaje leku bat esleitu ostean.
5. artikulua.- Eskaera egiterakoan eman beharreko dokumentazioa
Eskaera idatziarekin batera, dokumentazio hau eman beharko da:
1. NAN dokumentua.
2. Kideek ondasun higiezinik ez dutela ziurtatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak igorritakoa, etxebizitza gabezia egiaztatzeko.
3. Lemoizen edo, kasuan kasu, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriren batean, Maruri-Jataben, Gatikan edo Mungian edo Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako udalerrietako batean erroldatuta daudela egiaztatzeko, antzinatasuna adierazten duen udal ziurtagiria aurkeztu beharko da.
4. Aurreko ekitaldiko Errenta Aitorpena, eskatzailearen urteko ordainsariak egiaztatzeko. Bizikidetza-unitateak ez duenean Errenta Aitorpenik aurkeztu behar, aurreko ekitaldiko diru-sarrerak egiaztatzeko agiri bat aurkeztuko da.
5. Urritasuna egiaztatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ongizate sailak igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan, urritasun maila eta deskribapena jasoko da.
6. Familia ugariaren egiaztagiria, Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako igorritakoa.
6. artikulua.- Eskaerak aurkeztea
Eskaerak Lemoizko Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, hilabete bateko epean, «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honen iragarkia argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen gehien duten egunkarietako batean behintzat.
Eskaerak Lemoizko Udalaren eraikinetan emandako eredu ofizialaren bidez formalizatuko dira. Eredu hori dokumentu honen eranskinetan aurki daiteke.
Eskera bakarkaka eska dezakete ezkongabeek edo epai irmoa duten pertsona bananduek. Ezkontzaz edo horren analogoa den eraren batean elkartutako pertsonek eskaera batera aurkeztu behar dute.
Salerosketa kontratua eta eskritura publikoa eskaeran eskatzaile gisa agertzen direnek sinatuko dute.
Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake. Bestela, aurkeztutako lehena izango da baliozkoa; baina eskaera bat bakarkakoa eta bestea baterakoa denean, baterakoa hartuko da kontuan.
Eskatzaileek Lemoizko Udalari jakinarazi beharko diote eskaerako datuetan izandako edozein aldaketa, hori gertatu eta hamabost egun baliodunetako epean gehienez ere. Aldaketak ez badira jakinarazten, eskaera atzera bota daiteke.
7. artikulua.- Onartutakoen eta uko egindakoen behin-behineko eta behin betiko zerrenda
Eskaerak aztertu ostean, Lemoizko Udalak plegu honetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileak aukeratuko ditu.
Horretarako, Lemoizko Udalean Mahai bat eratuko da, kide hauek osatutakoa:
— Mahaiburua:
Alkate-udalburua edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
— Idazkaria:
erakundekoa edo hori legez ordezkatzen duena.
— Lemoizko Udalaren 2 zinegotzi, bokal izango direnak.
Eskaerak aztertu ondoren, Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da zuzendu beharreko eskaeren zerrenda, osatu behar denarekin edo eskaerari gehitu beharreko dokumentazioarekin, eta 15 egun baliodunetako epea emango da zuzenketak egiteko.
Epe hori igarota, ez bada osatu edo ez bada eskatutako dokumentazioa eman edo dokumentazio horretatik ondorioztatzen bada datuak faltsuak direla edo ez direla ezarritako baldintzak betetzen, Udalak eskaera tramitatzeari uko egingo dio.
Prozeduran onartutako eskatzaileen zerrenda Lemoizko Udalaren ediktu taulan argitaratuko da. Bertan, etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu diren pertsonen zerrenda espresuki agertuko da, plegu honetan ezarritako taldeen arabera sailkatuta (2. Xedapen Gehigarria). Halaber, zozketaren eguna eta ordua adieraziko dira.
Etxebizitzen zozketa publikoa eta notarioaren aurrean izango da, eta eskaera aurkeztu eta plegu honetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean egingo da.
Etxebizitzak esleitzeko pleguek eskatzaileak taldeetan sailkatzen dituztenean, lehenbizi A taldekoen artean egingo da zozketa. A taldekoek ez badute etxebizitza eskaintza osoa betetzen, B taldekoen artean egingo da zozketa.Talde horrek ez badu eskaintza betetzen, era berean egingo da gainerako taldeekin, etxebizitza guztiak esleitu arte.
Etxebizitza bakoitzak garajea eta trastelekua dauka.
Zozketak talde bakoitzean aukeraketa ordena zehaztuko du. Horrela, zozketan ateratako lehen zenbakiak lehentasuna izango du etxebizitza aukeratzean talde bereko kideen artean, 5 egunetako epeaz, eta horrela jardungo da ondoz ondo. Horretarako, zozketa aurretik, notarioari talde bakoitzeko zerrenda emango zaio, alfabetikoki ordenatuta. Bertan, izen bakoitzak zenbaki bat izango du, zozketan identifikatzeko.
Eskaera kopurua etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipendun ez direnak itxarote-zerrendan sartuko dira. Itxarotezerrendak bost (5) urteko indarraldia izango du, sustapeneko etxebizitza guztiak esleitzen direnetik zenbatzen hasita.
Itxarote-zerrenda osatzen duten eskaerak publikoak izango dira eta kontu hartzaile-fede emaile publikoaren zaintzapean egongo dira soilik.
Zozketa ostean, udal-etxebizitza tasatua jaso dutenek esleipendunen behin-behineko zerrenda osatuko dute.
Etxebizitzaren esleipena esleipendun bakoitzari banaka jakinaraziko zaio, eta zozketaren emaitza eta etxebizitza zehatza aukeratzeko data, ordua eta lekua adieraziko dira. Esleipendunak ez badira zehaztutako leku, data eta orduan agertzen, eskubideari uko egiten diotela iritziko zaio (bidezko arrazoiren bat dutenak edo aurretiaz jakinarazi dutenak salbu), aurretiaz kontrakoa jakinarazten ez bada.
Zozketan parte hartzen duten eskatzaileek ez badute betetzen oinarri hauetan adierazitako edozein baldintza, udal-etxebizitza arautzeko ordenantza edo sustatzaileak ezarritako ordainketa baldintzak edo Erakunde finantzarioak ez badie mailegurik ematen, kontratua amaituko da eta etxebizitza berriz esleituko da lehen epean lortu ez dutenek osatutako itxarote-zerrendako kideen artean. Gainera, esleipendunek ez dute erreklamaziorako eskubiderik izango, kontura zenbatekoren bat ordaindu badute ere; kasu horretan, ordaindutakoa berreskuratzeko eskubidea izango dute soilik.
Lemoizko Udalak Neinor enpresari jakinaraziko dio esleipendunen zerrenda, baldintza plegu honetako helburu diren etxebizitzen salerosketa prozesua martxan jartzeko.
Esleipendunek etxebizitza aukeratu ondoren, behin betiko esleipendunen zerrenda osatuko dute.
Lemoizko Udalaren betebehar bakarra da zozketa bidez etxebizitzen esleipendunak aukeratzea. Hortaz, zozketa egin eta esleipendun eta ordezkoen behin betiko zerrendak eratu ondoren, Udalak ez du beste inolako betebeharrik izango, eta ez du erantzukizunik izango eroslearen eta Neinor enpresaren arteko harremanen gai-nean, etxebizitzen salerosketa dela edo etxebizitzen eraikuntza eta amaitzetik eratorritakoak direla ere.
8. artikulua.- Lekualdatzea eta erroldatzea
Behin salerosketa eskriturak edo alokairu-kontratua sinatuta, etxebizitzara lekuz aldatu eta bertan erroldatu beharko dira, hiru hileren epean. Ez bada hori betetzen, Lemoizko Udalak eskubidea izango du etxebitzak lehentasunez erosteko eta atzera erosteko. Gainera, zigor ekonomiko bat ezarriko da edonola ere, etxebizitzaren eta bere eratxikien eskrituren %1eko balioa izango duena, atzerapen hilabete bakoitzeko.
9. artikulua.- Xedatzeko ahalmenaren mugatzea
Etxebizitzaren salerosketaren eskriturak egiten diren unetik, Lemoizko Udalak, lehenbizi, eta Eusko jaurlaritzak sorospidez, lehentasunez erosteko eta atzera erosteko eskubidea izango dute etxebizitzen eta beren eratxikien edozein transmisioren gainean, transmisioa borondatezkoa nahiz kostubidezkoa izan.
Horretarako, bere etxebizitza besterendu nahi duen jabeak, aurretik bi administrazioei eskaini beharko die, honako hauek zehaztuta: proiektatutako prezioa, ordaintzeko modua, aurreikusitako transmisioaren bestelako oinarrizko baldintzak eta jakinarazpenak bidaltzeko helbidea. Etxebizitzaren salneurria izango da, etxebizitza horrek lehen transmisioan zuen prezioa Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratu ondoren lortzen den balioa.
Lemoizko Udalak, eskaintza onartzekotan, onarpena 30 egun baliodunen barruan jakinarazi beharko du, jakinarazpena korporazioaren erregistroan sartzen den dataren hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Era berean, Udalak 3 hileko epea izango du etxebizitzaren eskriturak egiteko, bere izenean edo berak izendatzen duen hirugarrengo baten izenean.
Era berean, esleipendunek ezingo dute etxebizitza, garaje eta/edo trastelekua alokatu.
Artikulu honetan eskatzen den komunikazioa egiten ez bada edo ezarritako edukietakoren bat adierazten ez bada, edo transmisioaren prezioa Udalari jakinarazitakoaren ezberdina bada, Udalak atzera eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izango du hiru hileko epean, besterentzearen jakinarazten den egunetik aurrera kontatuta.
Etxebizitzaren jabeetako batek zozketako esleipenduna ez den hirugarrengo bati etxebizitzaren edo bere eratxikien parte oso bat edo usufruktua mantenduz jabetza soila besterendu nahi badio, Lemoizko Udalak lehentasunez erosteko eta atzera erosteko eskubidea izango du, etxebizitzaren eta bere eratxikien jabari osoaren gainean, eta balizko etxebizitza besterentze kasuetarako adierazitako prozedura jarrai dezake.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehena
Ordenantza honi dagozkion xedeetarako, Lemoizko Udalerriko udal-etxebizitza tasatuak etxebizitza babestu gisa sailkatuko dira behin betiko, Euskadiko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarriari jarraiki.
Bigarrena.- Talde bakoitzaren baldintzak
—A taldea: Izena emateko data amaitzerakoan, Lemoizen erroldatuta urte bateko antzinatasuna gutxienez daukaten elbarrituak eta familia ugariak.
— B taldea: Bizikidetza-unitate bateko kide den pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 10 urteko antzinatasunaz gutxienez, izena emateko data amaitzerako.
— C taldea: Norbanako pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 10 urteko antzinatasunaz gutxienez izena emateko data amaitzerako.
— D taldea: Bizikidetza-unitate bateko kide den pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 5 eta 10 urte bitarteko antzinatasunaz, izena emateko data amaitzerako.
— E taldea: Norbanako pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 5 eta 10 urte bitarteko antzinatasunaz, izena emateko data amaitzerako.
— F taldea: Bizikidetza-unitate bateko kide den pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 1 eta 5 urte bitarteko antzinatasunaz, izena emateko data amaitzerako.
— G taldea: Norbanako pertsona fisikoa. Lemoizko udalerrian erroldatuta egon behar du, 1 eta 5 urte bitarteko antzinatasunaz, izena emateko data amaitzerako.
— H taldea: Norbanako pertsona fisikoa edo bizikidetza-unitate bateko kidea, eta, prozedura hori hasi baino lehen, Lemoizen behintzat 5 urtez erroldatuta egon dena.
— I taldea: Norbanako pertsona fisikoa edo bizikidetza-unitate bateko kidea, eta Uribe Kostako mankomunitateko, Mungialdeko edo Uribe Butroiko udalerriren batean erroldatuta dagoena.
— J taldea: Norbanako pertsona fisikoa edo bizikidetza-unitate bateko kidea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dagoena.
Hirugarrena
Etxebizitzen salmentarako erreferentzi salneurria.
Etxebizitza eta eranskinak: 2.513,49 €/m2 erabilgarri.
Oin- oharra: Etxebizitzen salneurria, gainazal konkretua m2-aren salneurriarekin biderkatzearen emaitza izango da. Salneurri guztiak ezarritako BEZ- arekin gehituko dira.
I. ERANSKINA
ESKAERA, PARTE HARTZEKO UDAL-ETXEBIZITZA TASATUAK, GARAJEAK ETA TRASTELEKUAK ESLEITZEKO PROZEDURAN, LEMOIZKO ARMINTZA SEKTOREAN
........ jaunak/andreak (........NAN zenb.), helbidea ........ n ........ko herrian duenak eta ........ telefono-zenbakidunak.
(Eskaera bi pertsonek batera egiten badute, beste eskatzailearen datuak adierazi behar dira:
........ jaunak/andreak (........NAN zenb.), helbidea ........ n ........ko herrian duenak eta ........ telefono-zenbakidunak.
ADIERAZTEN DU
Sinatzen duenak udal-etxebizitza tasatuak esleitzeko Baldintza Pleguan ezarritako baldintzak betetzen dituela. Plegu hori Lemoizko Udalak ........e)(a)n onartu zuen. Sinatzaileak plegu horren kopia bat jaso du inprimaki honekin batera, eta ezagutu eta onartzen du. Era berean, hitz ematen du Pleguko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazio guztia emango duela eta baita ere eska dakiokeen gainerako dokumentazio guztia. Udal-etxebizitza tasatu baten esleipendun izateko ezarritako baldintzak ez betetzea arrazoi nahikoa da esleipendun izateari uzteko.
Lemoizen, 20.....ko ........aren ........(e)(a)n.
Sinadura: