Albisteak

 

ZER DIRA?
Diru laguntza puntualak dira, helburu jakinekin ematen direnak, gastu espezifikoak estaltzeko. Hona hemen zein diren gastu horiek:
- Lehen mailako beharrei erantzuteko gastuak (jantziak, hezkuntza, prestakuntza eta osasun laguntza).
- Ohiko etxebizitza edo ostatua erabili eta eusteko gastua.
- Alokairu gastuak; edo etxebizitza erosi edo ostatua lortzeko hitzartutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak.
- “Linea zuri”ko altzariak eta etxetresna elektrikoak erosteko gastuak. 

 NOIZ IREKITZEN DA ESKARIAK AURKEZTEKO EPEA?

Bi tramite epe ezartzen dira:

2012ko martxoaren 1etik 2012ko ekainaren 20ra.
eta
2012ko irailaren 3tik 2012ko azaroaren 15era.

ZER EGIN BEHAR DA LAGUNTZAK LORTZEKO?

Udal bakoitzeko gizarte zerbitzuen bulegoetara joan, aurretiaz zita eskatuta (telefonoa, 94.676.26.74)