Albisteak

 
Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko uztailaren 11ko bilkuran hartu duen erabakiaren bidez, Lemoizko Andrakako hirigintzatzeko lurzorua birzatitzeko proiektuko 13  lursaila izeneko orube eraikigarria besterentzeko lehiaketaren deialdia egiten da.
1. Erakunde adjudikatzailea:
a) Erakundea: Lemoizekoo Udala.
b) Espedientea tramitatzeko bulegoa: Udaleko Kontratazio atala. Urizar auzoa, 56 (48620 Lemoiz), telefonoa: 94.687.90.25, fax: 94.687.92.68.
2. Kontratuaren xedea:
a) Xedearen deskripzioa: Lemoizko Andrakako hirigintzatzeko lurzorua birzatitzeko proiektuko 13  lursaila izeneko orube eraikigarria besterentzea.
b) Lote eta zenbakikako banaketa: Ez.
c) Egikaritze-tokia: Lemoizeko udal mugartea.
3. Lizitazio mota: 121.000 euro, BEZ aparte. Gorantz hobetu ahal izango da.
4. Agiriak eta informazioa eskuratzeko:
a) Erakundea: Lemoizeko Udala (Urizar auzoa, 56 - Lemoiz).
b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
5. Eskaintzen aurkezpena:
a) Aurkezteko epemugea: hamabost (15) egun natural, Lemoizeko udaletxean, 9etatik 14etara, beti be iragarkia “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen dan biharamunetik zenbatzen hasita (proposamenak aurkezteko azken eguna zapatua edo jaieguna bada, egun hori hurrengo egun baliodunera aldatuko da).
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Pleguaren arabera.
c) Aurkezteko tokia: Udal bulegoak.
6. Eskaintzak zabaltzea:
a) Tokia: Lemoizeko udaletxean (Urizar auzoa, 56).
b) Data: Ekonomiko-administratiboen klausulen agiriaren arabera.
7. Iragarkiengatiko gastuak: Adjudikaziodunak ordainduko ditu, pleguan ezarrita dagoenez.
8. Lemoizeko Udalaren orrialde ofizialean azalduko da deialdiari jagokon aitatutako agiria. Helbidea: www.lemoiz.eu, “kontratatzaile profila”ren atalean.