Albisteak

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Ecovidrio erakundearekin batera, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpainaren edizio berri bat garatuko du, jasotako beira kopurua eta jasotako beiraren kalitatea gehitzeko eta hobetzeko asmoz.

Kanpaina hau biztanleria osoari zuzenduta dago eta informazio puntu ibiltari batean oinarritzen da. Informazio puntu honek, beiraren edukiontzi berdera bota beharreko beira ontzien inguruan hainbat galdera dituzten herritarrei informatzea du helburu: beira 100% birziklagarria den materiala da, beiraren birziklapen zikloa, edukiontzi berdean utzi behar dena eta ez dena, norbanakoak beiraren birziklapenaren zikloan duen garrantzia.... Azalpen hauek guztiak oinarri informatzaile eta jolas parte-hartzaileetan egongo dira oinarrituta. Gainera, partehartzaileek beira birziklatuz egindako pikor erakargarriekin egindako  lepokoak, eskumuturrekoak...  sor ditzakete.

Jolas eta birziklatutako beira aleen eskulan tailerra ondorengo egun eta ordutegietan topa daiteke:

- Azaroaren 23an, ostirala, URDULIZgo Zaharren Etxeko Plazan, 11:00 tatik 14:00ra.
- Azaroaren 23an, ostirala, GORLIZgo Udaletxeko Plazan, 17:00etatik 20:00etara.
- Azaroaren 24ean, larunbata, ARMINTZAko portuan, 11:00 tatik 14:00ra.

Informazio puntura gerturatzen diren pertsona guztiei, edukiontzi berdean zer utzi behar den eta zer ez den utzi behar ezagutzera ematen duen jolas ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko zaie, egunerokotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko asmoz. Edukiontzi berdean, soilik beirazko botila, pote eta flaskoak utzi behar dira. Zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbila, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak, plastikozko poltsak... ez dira edukiontzi berdean utzi behar, eta zergatiak bertan argituko dira.

Anima zaitez eta parte-hartu!