Albisteak

 

Neska mutilen kirola eta gorputz heziketa familia guztien kezka nagusienetakoa izateaz gain, gobernu talde honena ere bada .

 

Gazteek gehiegi ez mugitzera eramaten dituzten ohiturak murrizteko helburuarekin, eta kirolak hezkuntza, gorputzerako eta bururako eskaintzen dituen onuretaz ohartarazteko, gure udalerriko herritar guztiei kirol eta kultura arloko eskaintza zabala aurkeztu nahi diegu, Lemoiz gure herritik beste tokietara joan behar izaterik izan ez dezaten.

 

Helburu horiek betetzeko, kultur sailetik karate ikastaroa antolatuko dugu,urtarrilaren 7tik aurrera emango dena. Ikastaroa Kultur Etxean egingo da astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 19:30ra. Ikastaroa irakasle tituludunak emango du, eta beraz, lortutako graduak egiaztatu ahalko ditu.

 

Ikastaroa 6 urtetik gorako neska eta mutilentzat egingo da, hileko 15 euroko kostea izango du .

 

Informazio zabalagoa jasotzeko eta izena emateko, Kultur Etxean galdetu.