Albisteak

 

Uribe Kostako Behargintzak eta Lemoizko Udalak, elkarlanean, abian jarriko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat, hain zuzen ere, Enplegua Sustatzeko Udal Ekintzak deritzona. Peoi bat kontratatuko da horren bidez. Ekimena Lanbiden izena emanda dauden herriko langabeei zuzenduta dago, batez ere diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat, 35 urtetik beherakoentzat, 45etik gorakoentzat eta iraupen luzeko langabetuentzat. Horretarako, Lanbiden adierazitako okupazioen barruan, “herri lanetako peoi orokorra” okupazioak agertu behar du nahitaez.

Programa hau, gutxi gorabehera, uztailean jarriko da abian. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, nahitaez jo behar da Lanbideren web orrira (www.lanbide.net).