Albisteak

 
Laster Gabonak helduko dira, eta Olentzero eta Mari Domingirekin batera, Gabonetako oporrak ere helduko dira… Haurrek eta gaztetxoek opor-garaian ere euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko, eta euskara erabiltzeko aukera izan dezaten, Lemoizko Udalak martxan jarriko ditu 2018ko Gabonetako negulekuak.

Abenduaren 24tik urtarrilaren 4ra arte garatuko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, Armintzako kultur etxean. 3-5 eta 6-12 urte bitarteko umeak ez dira aspertuko aurtengo Gabonetako oporraldian, askotariko tailerrak eta ekintzak egingo dituztelako: girnaldak, Gabonetako zuhaitzak, sukaldaritza tailerrak, hainbat eskulan, etab. Ekintza guzti-guztiak EUSKARAZ izango dira.

Azaroaren 12an hasiko da izena emateko epea, eta azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Armintzako kultur etxean eman behar da izena.
Informazio gehiago behar baduzue, deitu 688 654 770 telefonora.

Baldintzak (PDF 197KB)
Izen-emate orria (PDF 201KB)