Albisteak

 

Honekin batera bidaltzen dizuegu Lemoizko udalak herriko neska eta mutilei eskaini gura deutsen Olentzerori opari eske idazteko eskutitz eredua.

Eskutitz hau zuen eskariez bete eta modu honetan egiztatzen dogu erregu guztiak Olentzerori helduko jakozala. Abenduaren 24an herriko pelotalekuan izango dogu Olentzero eta lehen eskutik jasoko ditu eskutitzak. Gainera, gutun hau berari zuzen-zuzenean ematera hurbiltzen zareten guztiontzat opari bana izango da.

Aurton inor ez da opari barik geratuko Olentzerori gutun guztiak helarazteaz arduratuko garalako.