Albisteak

 

Ba al dakizu gure inguruan,  badirela hainbat landare exotiko inbaditzaile, gure biodibertsitate aldatu eta arriskuan jartzen dutenak?

Ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu nondik datozen? Ze kalte sortzen duten? Eta zer egin genezakeen aurre egiteko?

Uribe Kostan ugari diren espezie inbaditzaileen artean, Cortaderia Selloana edo eta Panpa Lezka bezala ezagutzen den landarea dago.

Beste urte batzuetan egin den gisa, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, hitzaldi bat antolatu du panpa belar horren ugalketa ekidatu eta ahal izanez gero zelan deuseztatu daitekeen azaltzeko.

EGUNA: IRAILAREN 28an
ORDUA: arratsaldeko 17:30etan
TOKIA: Solasaldi hau, SOPELANAko lurzoru batean izango da, aita Gotzon kalean, Garbiguneko errotonda parean.

Animatu eta etor zaitez!

Espezie exotiko inbaditzailerik gehienak, lorezaintzatik datozela gogorarazi nahi dizuegu. Hori dela eta, beti ere, oso garrantzitsua da hurrengo aholkuak kontutan eduki ditzazuen:

- Ez erosi espezie exotiko inbaditzailerik.
- Espezie autoktonoak erabili.
- Landareen etiketa irakurri (jatorria ezagutu).
- Lur mugimenduak saihestu, haziak ez hedatzeko.
- Ez erabili produktu kimikorik, erabiltzeko modua eta eraginak jakin gabe.

Edozein galdera edo zalantza argitzeko: ukbotanico@gmail.com  edo eta honako telefono-zenbakira deituz: 94 657 92 80.

Batzarraren kokalekua_Ubicación de la charla.pdf