Albisteak

 

 

Lemoizko 3-5 eta 6-12 urte bitarteko umeentzako Gabonetako Udaleku Irekiak abenduaren 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2, 3an izango dira Armintzan.
Ordutegia: 10:00 - 14:00

 Udalekuetan landuko diren jardueren helburu orokorrak:

• Umeen aisialdi eta dibertsio mementoetan euskaraz bizitzea.
• Gaztelaniaz egiten ohituta dauden jarduerak euskaraz garatzea.
• Euskara era naturalean bizitzea.
• Aisialdia modu positibo eta dibertigarrian erabiltzen irakastea.
• Herri bereko haurren arteko elkar ezagutza bultzatzea jolasen bidez.
• Jarduera, bat-batekotasuna eta begirunearen bidez nortasuna garatu eta sendotzea.
• Heziketa aktiboa, ez sexista, ez autoritarioa eta partaidetza indartzea.

Metodologia:

 Udaleku Irekiak programa ludoteka baten funtzionamendua izango du. Programa aurrera eramateko erabiliko den metodologia guztiz parte-hartzailea, integrala eta integratzailea izango da, eta horretarako hainbat jarduera egingo dira, hala nola jolasak, tailerrak eta abar.

Antolakuntza orokorra:

 Udalekuetan parte hartuko duten umeak bi taldetan banatuko dira: 3-5 eta 6-12 urtekoak. Udalekuetan izena ematerako orduan ere bi talde hauek kontuan izango dira. Hau da, guztira dauden 40 plazak bi adin-tarte hauen artean banatuko dira: 20 plaza 3-5 urte bitartekoentzat eta beste 20 plaza 6-12 urte bitartekoentzat. Lehenengo egunean umeak taldeetan banatuko dira adinaren arabera.

 Goizero asistentzia fitxa bat bete behar izango du begirale bakoitzak, egondako falten berri eman ahal izateko arduradunari. Udalekuan gorabeheraren bat izatekotan, Gertakari Fitxan azalduko da.
 
 Era berean, udalekua bukatzean, gurasoek ere balorazioa egiteko aukera izango dute (balorazioak, iritziak eta abar emateko).