Albisteak

 

Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:

1. Izena emateko epea eta tokia: maiatzaren 12tik 23ra bitartean, Lemoizko Kultur Etxean.
2. Nori zuzendua: 2009ko urtarrilaren 1etik 2011eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako eta Lemoizen erroldatutako ume guztiei, eta 1998ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako eta Lemoizen erroldatutako ume eta gaztetxo guztiei.
3. Udalekuetan parte hartuko dutenak bi taldetan banatuko dira: 3-5 eta 6-16 urtekoak. Udalekuetan izena ematerako orduan ere bi talde hauek kontuan izango dira. Hau da, guztira dauden 40 plazak bi adin-tarte hauen artean banatuko dira: 20 plaza 3-5 urte bitartekoentzat eta beste 20 plaza 6-16 urte bitartekoentzat. Talde hauetakoren batean lekuren bat libre egotekotan eta, beste taldean, dauden plazak  baino eskaera gehiago egon badira, talde horretan itxaron-zerrendan daudenen artean zozkatuko da plaza.
Izena ematean, adin-tartean oinarritutako zein taldetan hartu nahi den parte zehaztu beharko da (3-5 ala 6-16).
4. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da. Eskaera-orri bakoitzeko, gehienez ere 3 izen ager daitezke. Haur eta gaztetxo bakoitzak inskripzio orri bakarrean eman beharko du izena.
Zozketan banan-banan aterako dira papertxoak plaza guztiak bete arte. Horrela eginez gero, gerta daiteke azken plaza esleitzean, inskripzio orri batean dauden hiru edo bi ume ezin sartzea eta hirurak edo biak (kasuak kasu) kanpoan gelditzea eta hurrengo papertxoa hartu behar izatea.
5. Zozketa eguna: maiatzaren 29an, 18:30ean, Lemoizko Kultur Etxean.
6. Zozketaren emaitzari eta ordainketa epe zein moduari buruzko informazioa eskuragarri egongo da maiatzaren 30ean, Lemoizko Udaleko web orrian eta Lemoizko Kultur Etxean. Matrikula zenbatekoa ordaintzeko epea: ekainak 2-13. Dokumentazioa Kultur Etxera eraman beharko da, edo email bidez bota euskera4@uribekosta.org helbidera.
7. Gurasoekin eta udalekuak antolatzen dituen enpresarekin batzarra egingo dugu, gurasoek haien seme-alabek izango duten egitaraua, ekintzak eta beharrizanak hobeto ezagutzeko. Batzar hori ekainaren 19an izango da Kultur Etxean, 18:30ean.
8. Kuotak:
• Prezioa, plaza bakoitzeko (arrunta): 50,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 30,00 €
• Prezioa, plaza bakoitzeko (oinar. errenta): 20,00 €
Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.
9. Zozketa egin eta gero, udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte ekainaren 2tik 13ra bitartean:
• Inskripzio orria
• Bankuko ordainagiriaren kopia bat
• Eskatzailearen osasun-txartelaren fotokopia. Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.
• Familia ugariko umeek edo oinarrizko errenta jasotzen duten gurasoen umeek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute.