Albisteak

 
Lemoizko Udalak hondakinen bilketako udal zerbitzu berri bat jarriko du martxan hurrengo hilabetean, hain zuzen ere, 5. edukiontzia deritzon zerbitzua,   jatorriko begetaleko MATERIA ORGANIKOA biltzeko.

Zerbitzu honen bitartez,  gure etxeetan sortzen dugun frakzio organikoa (gutxi gora behera zabor poltsaren %40a) zabortegira eroan beharrean, konpostatzera eramango da, horrela materia organikoa natur ziklora itzuliz konpost moduan.

Zerbitzua erabili nahi duten  bizilagunek, kanpainan izena eman beharko dute . Famili bakoitzak DOAINIK kit bat jazoko dute: hondakinak botatzeko  ontzi eta poltsak eta kaleko edukiontziak irekitzeko giltza.

Laster, zerbitzu berri onen informazio zabala jazoko duzue.