Albisteak

 

AUTORIK GABE BIZITZEKO AUKERA 

Urte bat gehiagoz, Irailaren 22arekin batera, Autorik Gabeko Eguna ospatzen da. Aurten 20 urte egiten ditu, zenbait adituk 1994an Toledon egin zen ‘Ciudades Accesibles’ deritzon konferentzian proposatu zutenetik.
Ordutik, gero eta gehiago dira, auto gutxiagorekin edota hauek gabe bizitzeko aldarria egiten ari diren udalerriak. Garraio publiko sendoago bat, oinezkoentzako soilik diren kaleak, edota bizikletan mugitzeko aukera sustatzen duten udalerrien ereduen alde egiten ari direnak.

Zentzu honetan, UKANAUTO mugikortasun kontzeptu berri bat da, autoaren jabe izan beharrik gabe, auto baten aukera eskeintzen duena premia handia denean. (info+)

UKANAUTO, persona askorentzat oso irtenbide egokia da. Hau da, garraio publikoa, oinez edota bizikletaz ibiltzeaz gainera, noiz behinka auto baten beharra duten pertsonentzako pentsatua dago, hona hemen eredu batzuk:
 

  • Maria Angeles - Etxekoandrea:  Etxean kotxe familiar handi bat daukagu, eta gehienetan nere gizonak erabiltzen du. Horregaitik, batzutan nire beharretara egokitzen den auto txikiago baten beharra izaten det eta Ukanauto ezin hobeto datorkit egoera hoietan. Oso erosoa iruditzen zait eta garraio publikoaren osagarri moduan erabiltzen dut.
  • Mariano - Langilea: Ez daukat autorik, baina zenbait egoeratan garraio publikoak ez ditu nire beharrak betetzen, ordutegia delako, mementuko premia edota zenbait kargako gauza eraman behar ditudalako. Egoera guzti hauetan, Ukanautok nire beharrak asetzen ditu. Oso ondo dagoen zerbitzua da.

Animatu eta probatu

Egunetik egunera pertsona eta herri gehiago gara helburu hauekin bat egin eta autoa partekatzeko jarduerak babesten ditugunak, halaber, munduko bederatzirehun herri baino gehiagotan aurki daiteke zerbitzu hau eskuragarri.
 
Gurekin harremanetan jartzeko: 946 123 959 / info@uribekosta.org