Albisteak

 

Guraso agurgarriok:

Ikasturte berriarekin batera bueltan da Inguru-Minguru!

Iraila eta urriko ostiraletan, arratsaldez, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak ospatuko dira. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak, Ekogunek, antolatutako ekimena da hauxe eta Lemoizeko Udalak ere ekimen honetan parte-hartzen du, Mankomunitateko kide baita.

Helburua, txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea da: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea besteak beste.

Lemoizen, “Inguru-Minguru” tailerra urriaren 4an izango da, 17:30tik-19:30ra, Armintzako Kultur Etxean eta euria izanez gero frontoian.

Parte hartu!

Iñaki Alonso, Lemoizko alkatea

Informazio gehigarria (PDF; 1,19MB)