Albisteak

 

Lemoizko Udalak bat egiten du Osasun Jaiarekin Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio zerbitzuarekin batera. Egun hau ospatzeko, txikientzako eta familientzako elikadura-tailer bat antolatu dugu, Olatz Bilbao Lasak emandakoa, hain zuzen ere.

Tailerra, euskaraz izango dena, maitzaren 9an izango dugu 18.00etan Armintzako Kultur Etxean. Tailer honek gurasoei nutrizio eta elikadura teknikak ezagutaraztea du helburu.

Senide guztiok, haurrekin batera, animatzen zaituztegu parte hartzera.  Tailerrean ezbaiak eta kezkak argitzeaz aparte, familiek, euren umetxoek lagunduta,  gosari eta askari errezeta osasungarria sukaldatzeko aukera izango dute.

Ez galdu aukera!

 Informazioa (PDF 181KB)

 Kartela (PDF 497KB)