Albisteak

 

Gabonak gero eta hurbilago daude… Olentzero etortzear dago, basoetatik hurbilduko da opariak banatzeko. Hori dela eta, Lemoizko Udalak Gabonetako egitaraua prestatu du familiak eta umeak elkarrekin aisialdiaz gozatzeko, eta euskaraz aritzeko.

  • Abenduaren 19an: Izenadubaren bisita
  • Abenduaren 20an: Asier Kidam Magoa Urizarko Gelan (17.00etan)
  • Abenduaren 21n: Zintzoren ametsak antzezlana Armintzako Kultur Etxean (17.30etan)
  • Abenduaren 24an: Kalejira Olentzero eta Mari Domingui: 17.00etan Andrakan. 17.30etan Armintzan. 18.30etan Urizarren
  • Abenduaren 24an: 19.00etan Antzerkia (udaletxe zaharraren ondoan) eta gaztainen dastaketa
  • Abenduaren 26an: Elur poteen eta panpinen tailerra Urizarko gelan (17.00etan)
  • Abenduaren 27an: Gabonetako Parkea txikientzat 17.30etatik-19.30etara Armintzako frontoian, eta ordutegi berean eta leku berean, 10-14 urtekoentzat bideojolasen gunea eta trebetasun jokoak.
  • Abenduaren 28an: Eguzkilore antzezlana Armintzako frontoian (17.00etan)
  • Urtarrilaren 2an:  Amona Joxeparen istoriak antzelana Urizarko Gelan (17.00etan)
  • Urtarrilaren 4an: Txotxongilo tailerra Armintzako Kultur Etxean (17.00etan)

Parte hartu! Lemoiz, Euskaraz!

Egitaraua (PDF 199KB)