Albisteak

 

EGUNA: Abenduak 19 (asteazkena)
ORDUA: Arratsaldeko 16:45ean Armintzan eta 16:55ean Urizarren

IZENA EMATEKO EPEA: Azaroaren 5etik 30era, Lemoizen erroldatuta dauden pertsonak, Armintzako kultur etxean. Epe horren barruan, Lemoizen erroldatuta ez dagoen norbaitek sarrerak erosi nahi izanez gero, itxaron-zerrendan sartuko da; baina horrek ez du sarrera eta tokia bermatuko. Behin erroldatuentzako izena emateko epea amaitzen denean, sarrerak soberan baldin badaude, itxaron-zerrendan dauden pertsonak banan-banan deituko dira, hurrenkera jarraituta, sarrera guztiak (40 guztira) saldu arte.  

BALDINTZAK:
Adin txikikoek gurasoekin edo arduradun batekin joan beharko dute.
Dirua izena ematen denean bertan ordaindu beharko da.
Pertsona bakoitzeko, gehienez ere, lau sarrera.

ARGIBIDEAK: Uribe Kostako Euskara Zerbitzua (688 654 773)

OHARRA: 0-2 urtekoek ez dute ordaindu behar, baina autobusean plaza bat beteko dute.

Oharra (PDF 661KB)