Albisteak

 

Lemoizko Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dau Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa.

Uribe Kostako eskualde osoan 29 pertsona kontratatuko dira. Kontratu guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (2018ko abendutik 2019ko martxora arte). Hain zuzen, Lemoizen erroldatutako pertsona 1 kontratatuko da.

Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2018ko ekainaren 13an emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera eta eskaintza berarenaren arabera egingo da parekatze bidez. Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira aurreko deialdietan kontratatutakoak izan (irizpide hori ez da kontuan hartuko baldintza hori betetzen duen hautagairik egon ezean eta egoera hori Lanbidek egiaztatuko du).

Horretarako Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia.

Lanbideko Curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, Uribe Kostako Behargintzan, Berangon Karabiazpi 1 kalean, eta norberari dagokion Lanbideko bulegoan egin ahal izango da (Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herritarrek Mungiako bulegora joan beharko dute eta Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizkoek ostera, Getxoko bulegora).

Deialdi beraren beharrizanak direla eta, edozein aldaketa egiteko azken eguna urriaren 22a izango da. Egun horretatik aurrera Lanbideren zerbitzu orokorrek abian jarriko dute hautaketa prozesua.