Albisteak

 

Lemoiz herri euskalduna da, gehiengoak euskaraz ulertzen du baina erabileran ez da hori islatzen. Horregatik, euskaltzale guztiak aktibatu asmoz, Lemoizen EUSKARALDIA martxan jartzeko deia egin gura dugu. Ekintza hau gaztelaniaz hitz egiteko joera daukaten pertsonak aktibatu eta hamaika egunetan (‘11 egun euskaraz’ azaroaren 23tik abenduaren 3ra) hizkuntza-ohiturak aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa izango da. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko ditugu: aho- bizi (ulertzen dutenei euskaraz hitz egingo diet, nahiz eta besteok gaztelaniaz erantzun) eta belarri-prest (euskaraz entzuteko prets, gaztelaniaz erantzun arren).

Udala lanean ari da baina egitasmoa aurrera eramateko guztion partaidetza beharrezkoa da. Hori dela kausa, herritarroi gonbidapena luzatzen dizuegu. Izena emateko epea zabalik dago. Beraz, interesatuta zaudetenok Kultur Etxean edo Udaletxean izena eman ahal duzue.

Herriko euskaltzaleak batzea ezinbestekoa da eta zu horren parte izatea nahi dugu. Eskertuko dizugu, halaber, zure inguruan honen berri zabaltzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi euskaraldiauribekostan@gmail.com helbidera

Oharra (PDF 132KB)

Izena emateko orria (PDF 66,01KB)