Albisteak

 

Bueltan da Euskaraz Olgetan!!! maiatzaren 28an jarriko da martxan Lemoizen. Lemoizko Udalak urteak daramatza familientzako euskarazko jarduerak antolatzen, familia barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Horietako bat Euskeraz Olgetan da. Euskeraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen, jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz.

Lemoizen ekainean eta irailean egongo da martxan. Ekainean astelehenetan 17:00- 19:00 Urizarreko eskolako kanpoaldean eta euria bada pilotalekuan, eta irailean larunbatetan 17:30-19:30 Armintzan eta euria bada Armintzako pilotalekuan.

Prentsa oharra ikusi (PDF 71KB)

Kartela ikusi (PDF 231KB)