Albisteak

 
Lemoizko Udalak aditzera ematen du gimnasioa urtarrilaren 29an, astelehenean, berriro zabalduko dela.

Era berean, instalazioak aste batzuetan itxita egon direnez teilatua berritzeko lanak direla eta,  Udalak harpidedunoi diruaren zati proportzionala itzuliko dizuela jakinarazten zaizue.

Proiektu honetan, Lemoizko Udalak 80.000 euroko inbertsioa egin du herritarron bizi kalitatea hobetu nahian eta herriko azpiegiturak onera egiteko.

Agur bero bat,

Unai Andraka
Lemoizko Alkatea